Bidaiarien sarrerak %2,1 gutxitu ziren apirilean EAEko establezimendu turistiko hartzaileetan

Apartamentu turistiko bat
Europa Press - Archivo
Actualizado: jueves, 24 mayo 2018 11:34

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel, landa ostatu eta apartamentu turistikoek 275.981 bidaiari-sarrera erregistratu zituzten joan den apirilean, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino %2,1 gutxiago, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Datuok interpretatzerakoan kontuan hartu behar da joan den urteko Aste Santua apirilean izan zela, eta aurtengoa, aldiz, Pazko Igandea eta Pazko bigarrena salbu, martxoan izan dela.

Herrialdeka, Bizkaian bildu ziren EAEko bidaiari-sarrera guztien %45,2, eta sarreren baturak %2 egin zuen behera. Gipuzkoan sarrera guztien %40,6 izan ziren, eta %1,6 jaitsi ziren, eta Araban, EAEko sarreren %14,2 bilduta, %3,7 egin zuten behera.

Halaber, gau emateak %1,3 murriztu ziren apirilean establezimendu turistiko hartzaile guztietan, iazko apirilaren aldean. Gau emateak %0,5 gehitu ziren Bizkaian, baina Araban %3,5 eta Gipuzkoan %2,5 gutxitu ziren.

Bestalde, soilik EAEko apartamentu turistikoak kontuan hartuta, apirilean 5.736 bidaiariren sarrerak erregistratu zituzten, iaz baino %23,4 gutxiago. Lurraldeka, bidaiarien sarrerek gora egin zuten Araban (%50), baina behera Bizkaian (-%33,3) eta Gipuzkoan (-%29,2).

Batez besteko egonaldia 4 egun izan zen apirilean, iazkoan 3,02 egun izan zen bitartean. Araban, batez besteko eginaldia iazko 7,32 egunetik aurtengo 6,15 egunera laburtu da; Bizkaian 2,56 egunetik 3,23 egunera luzatu, eta Gipuzkoan 2,52 egunetatik 3,81 egunera gehitu.

Azkenik, joan den apirilean EAEko apartamentu turistikoetan erregistratutako gau emateak 22.967 izan ziren, iazkoan baino %1,4 gehiago. Gau emateek urte arteko bilakera positiboa izan zuten Araban (%25,9) eta Gipuzkoan (%7,2), baina negatiboa Bizkaian (-%16,1).