Bilbao 700 fundazioak 1846ko 'Bilboko Gida eta Bidaztien Gidaria Bizkaian' garaiko turismo gida berrargitaratu du

Presentación de 'Guía de Bilbao y conductor del Viagero en Vizcaya'
EUROPA PRESS
Publicado: viernes, 16 marzo 2018 13:40

BILBO, 16 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilbao 700 Fundazioak Bilbogileak-Memoria de Bilbao bildumaren barruan argitaratutako liburuak Bilbo erromantikoko hainbat leku, monumentu eta zertzelada jasotzen ditu. Lana Bilbon argitaratu zen lehen aldiz 1846an, hain zuzen ere turismo gidak Europako hiriburu nagusietan gauza berria ziren garaian.

Lan hau "oroimenaren zati bat da" Udalaren ustez, eta argitaraldi honetan "ez da batere aldatu jatorrizko testua", ezinbestekoak ziren zuzenketa ortografikoak egiteko ez ezik. Liburuaren lehen eta azken argitaraldia Depont moldiztegian egin zen, eta orduko azalean -Bilbao 700 Fundazioaren argitaraldi berri honetan aldaketarik gabe agertzen da_ bere jatorrizko izenburua ageri du: "Guía de Bilbao y conductor del Viagero en Vizcaya".

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak azpimarratu duenez, "bitxi bibliografiko eder bat da, eta eskertzen diot bereziki Iñaki Esparzari Bilbao 700 Fundazioaren eskuetan jarri duelako berreskuratua izateko". Juan Mari Aburtok orobat azpimarratu du argitaratzailearen garrantzia: "Adolfo Depont, zeinak 1846an argitaratu baitzuen bere GUIA DE BILBAO Y CONDUCTOR DEL VIAJERO EN BIZKAIA. Haren moldiztegia zen Lehen Karlistadaren osteko Bilbo hartan zeuden hiru garrantzitsuenetako bat".

Bilbao 700 Fundazioaren zuzendari Miren Josune Ariztondo andreak esan duenez, argitalpen berri honen asmoa da "hitzaurrean esaten den bezala, gure herrialdea bisitatzera datorren kanpotarrak aurki ditzala gidaliburu honetan 1846ko Bilbo ezagutzeko behar dituen datu guztiak".

Azkenik, Iñaki Esparza egileak azaldu duenez, "liburuaren helburua Bizkaia eta, konkretuki, Bilbo hobeto ezagutzea da, egagutzen ez den Erromantizismo garaiko Bilbo bat" -bertan ageri dira jasota Bilboko hainbat leku interesgarri, hala nola Plaza Barria, Aldundiaren "egoitza berria" Plaza Barrian (egun, Euskaltzaindiaren egoitza), Aduana Berria, Zirkua... Esparzak Bizkaiko hiriburuko garaiko hainbat plano eta mapa ere erakutsi ditu eta Gida argitaratu zuen inprimategiaren historia zehaztu du. Lana "faszikuloka agertu zen apurka apurka lanak argitaratzeko garai zail batean, Gerra Karlistaren ostean hain zuzen", azpimarratu du.