EAEko apartamentu turistikoetan egindako gaualdiak %24,5 gehitu ziren otsailean

Apartamentu turistiko bat
Europa Press - Archivo
Actualizado: viernes, 23 marzo 2018 10:43

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) apartamentu turistikoetan 17.267 gaualdi egin ziren joan den otsailean, 2017koan baino %24,5 gehiago. Gaualdiak %18 gehitu ziren Araban, %2,8 Bizkaian eta %74,8 Gipuzkoan, Eustaten datuen arabera.

Halaber, joan den otsailean, 3.696 bidaiariren sarrerak erregistratu ziren EAEko apartamentu turistikoetan, aurreko urteko hil berean baino %3,7 gutxiago. Bidaiarien sarrerak %3,3 gehitu ziren Gipuzkoan, eta %8,3 eta %3,2 jaitsi Bizkaian eta Araban, hurrenez hurren.

Bidaiarien batez besteko egonaldia 4,67 egun izan zen otsailean, eta joan den urtekoan 3,61 egun izan zen. Araban, iazko 8,07 egunetik aurtengo 9,83 egunera luzatu da egonaldia, Bizkaian 2,98 egunetik 3,34 egunera, eta Gipuzkoan 2,53 egunetik 4,28 egunera.

Modu honetan, EAEko hotelak, landa ostatuak eta apartamentu turistikoak batera harturik, joan den otsailean 179.392 bidaiariren sarrerak erregistratu ziren, aurreko urtean baino %0,8 gutxiago. Bizkaian izan ziren EAEko sarrera guztien %48,3, baina %3,1 gutxitu ziren; Gipuzkoan erkidegoko sarreren %37,9 izan ziren, eta %4,6ko gehikuntza, eta Araban sarrerren %13,8 izan ziren, %6,2ko murrizketarekin.

Azkenik, gaualdiak %0,4 gutxitu ziren EAEko establezimendu turistiko hartzaile guztietan. Herrialdeka, gaualdiak %10 gehitu ziren Gipuzkoan, eta %4,7 eta %8,8 jaitsi Bizkaian eta Araban, hurrenez hurren.