EAJk irabaziko lituzke EAEko hauteskundeak, bi ordezkari gehiagorekin

Gasteizko Ganbera
EUSKO LEGEBILTZARRA - Archivo
Actualizado: viernes, 23 marzo 2018 11:31

BILBO, 23 Mar. (EUROPA PRESS)

EAJk bi ordezkari gehiago lortuko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak orain egingo balira, eta 30 izango lituzke, hauteskundeak irabaziz. EH Bildu bigarren alderdia izango litzateke, egun dituen 18 legebiltzarkideak mantenduz, eta Elkarrekin Podemos koalizioak bat galduko luke, 10ekin geratuz, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako martxoko hauteskunde aurreikuspenaren arabera.

Inkestaren datuen arabera, PSE-EEk 9 legebiltzarkiderekin jarraituko luke, eta PPk bi galduko lituzke, 7rekin geldituz. Gainera, Ciudadanos alderdiak lehen aldiz Eusko Legebiltzarrean sartzea lortuko luke, eserleku bat eskuratuz.

Herrialde bakoitzeko ordezkaritzari dagokienez, EAJk Bizkaian eta Gipuzkoan irabaziko lituzke bi ordezkariak, 11tik 12ra eta 9tik 10era igaroz, hurrenez hurren. Araban, egun dituen zortzi legebiltzarkideak mantenduko lituzke.

EH Bilduk ordezkaritza mantenduko luke Araban (5), Bizkaian (5) eta Gipuzkoan (8), eta Elkarrekin Podemosek eserleku bat galduko luke Bizkaian (3), Gipuzkoakoak (3) eta Arabakoak (4) mantenduz.

Azkenik, PSE-EEk herrialde bakoitzean dituen hiruna ordezkariak errepikatuko lituzke, eta PPk ordezkari bana galduko luke Araban (4) eta Gipuzkoan (1) eta gaur egungo biak mantenduko lituzke Bizkaian. Ciudadanosek ordezkari bat lortuko luke Araban.