EHUk Zurezko Egitura, Eraikuntza eta Diseinuko Masterra sortu du

Zurari buruzko biltzar bat, BECen
BEC - Archivo
Actualizado: miércoles, 20 junio 2018 13:15

DONOSTIA, 20 (EUROPA PRESS)

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arkitekturako Goi Eskola Teknikoak Zurezko Egitura, Eraikuntza eta Diseinuko Masterra sortu du, Eusko Jaurlaritzaren eta Baskegur,Euskadiko Egurraren Elkartearen babesarekin, espezialisten gero eta eskari handiagoari erantzun ahal izanteko. Klaseak gaztelaniaz emango dira, ostiral eta larunbatetan, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan eta Carlos Santamaria zentroan, Donostian.

Gaitasun profesionalagatik, arkitektura eta ingeniaritza munduko profesionalei zuzentzen zaie graduondoko berria, baita zurean interesa edukita arloaren ezagutzan sakondu nahi dutenei ere. Masterra bakarra eta erreferentea izango da Euskadin, Eusko Jaurlaritzak zura sustatzeko egin duen apustuan kokatuta, eta sektoreko irakasle entzutetsuenak izango ditu. Teoria, praktika, adituekiko harremanak, teknologia guneetako zein enpresetako bisitak, eta diseinuko zein kalkulurako tresna aurreratuenak uztartuko ditu.

"Segurua da zurezko egiturei buruzko espezialisten eskaria handitzen joango dela hurrengo urteetan, eta Euskadi prest egon behar da dagoeneko heltzen ari denerako", adierazi du Oskar Azkarate Baskegurreko zuzendariak. Baskegur Euskadiko basogintza eta zurgintzako elkarte profesional garrantzitsuena da.

EHUren arabera, zura eraikuntzaren industria iraunkor berrian erreferentziazko materiala izanik, materia horren bidez diseinatu, kalkulatu eta eraikitzeko tekniken ezagutza ezinbesteko betekizuna da etorkizuneko arkitekturaren diseinatzaileentzat. Eraikuntzaren industria berriak, arkitektura estudioek, kalkulu ingeniaritzek, aholkularitzek eta eraikuntza enpresek pertsona oso kualifikatuak eta trebatuak eskatuko dituzte diziplina hauetan.

Masterrak 60 kreditu izango ditu, eta lau aditu-ikastarotan egituratuko da (15 kreditu bakoitzak). "Masterra ikasleetara egokitzeko pentsatuta dago. Osorik egin daiteke, edo adituen arabera. Aditukako ikastaroak aldi desberdinetan egin daitezke eta, lau aditu-ikastaroak amaituta, master titulua eskuratuko da", azaldu du Josemi Rico Batzorde Akademikoko kideak.

Aditu-ikastaroak banaka egin ahal izango dira, eta horrela aditu titulua lortuko da. Gainera, espezialista titulu bat ere eskainiko da, 30 kreditukoa. Kalkulu estrukturalari zuzenen lotutako gai zerrenda bilduko du bereziki, Bertako Zurezko Egituren Kalkulu eta Eraikuntzako Espezialista titulu izenarekin.