"Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua" erakusketa irekiko dute irailean Guggenheim Bilbao Museoan

Pablo Picassoren "La mujer del pelo amarillo"
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: viernes, 20 julio 2018 11:19

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Guggenheim Bilbao Museoak "Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua" erakusketa izango du ikusgai irailaren 21etik 2019ko martxoaren 24ra bitartean. Erakusketa Solomon R. Guggenheim Foundation-en Thannhauser bildumatik dator, eta ia 50 obra aurkeztuko ditu, Inpresionismoko eta Postinpresionismoko margolari handienak, eta Paul Cézanne, Edgar Degas, Édouard Manet, Pablo Picasso eta Vincent van Gogh lehen maisu modernoenak.

Bilboko museotik jakinarazi duetnez, Thannhauser bilduma ospetsuko sorta esanguratsu bat New Yorketik kanpo erakuten duten lehen aldia izango da. Bilduma 1965ean sartu zen New Yorkeko Guggenheim museoan, duela 50 urte baino gehiago.

Thannhauser bildumako obrak abangoardiako egileenak dira. Egile horiek "artea askatu" nahi izan zuten XIX. mendearen amaierako genero eta bitarteko akademikoetatik. Fenomeno naturalen eragin aldakorrak arakatu zituzten, eta aztertu zuten nola irudikatu eraldatzen ari zen hiriaren ikuskizuna XX. mendearen hasieran, pintzelkada askea moduko baliabide estilistikoak eta plano piktorikoa zatikatzea bezalako jardunbide berritzaileak erabiliz.

"Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua" erakusketa irailaren 21etik 2019ko martxoaren 24ra egongo da Bilbon. Erakusketaren komisarioa Megan Fontanella Solomon R. Guggenheim Foundation-eko ordezkaria da, eta BBVA Fundazioak babesten du.