Haizetara Fanfarre eta Kale Musikaren XIII. Nazioarteko Lehiaketak 11 talde bilduko ditu asteburuan, Zornotzan

Iazko edizioko taldeetako bat
HAIZETARA
Actualizado: martes, 19 junio 2018 13:17

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

Haizetara Fanfarre, Banda eta Kaleko Musikaren XIII. Nazioarteko Lehiaketak 11 talde bilduko ditu Zornotzan (Bizkaia), ostiraletik igandera, ekainaren 22tik 24ra. Frantzia, Erresuma Batua, Espainia, Argentina, Katalunia eta Euskal Herriko taldeak ariko dira herriko kaleak musikaz eta giro onez betetzen. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Zornotzako Udalak babestutako programak enpresa pribatu, erakunde eta herriko txokoen laguntza jasotzen du.

Antolatzaileek aurkezpenean gogoratu dutenez, jaialdiak lehiaketa du oinarri. Parte hartzaile guztiak banda onenari ematen zaion sariarengatik lehiatzen dira (10.000 euro), baita instrumentista onenari ematen zaion sariarengatik ere (1.000 euro) ere. Epaimahai espezializatu batek ematen ditu sariak, eta publikoaren saria, 4.000 eurokoa, herritarren botoekin aukeratzen da.

Zehazkiago, parte hartzaileak ondoko talde hauek izango dira: Italiako Miwa e i suoi Componenti eta Tinto Brass Street Band; Espainiako 101 Brass Band eta Dixieland Band; Erresuma Batuko New York Brass Band; Frantziako Pastors of Muppets eta Accoustel Gang; Argentinako Desmadre; Kataluniako Sidral Brass Band; eta Euskal Herirko Traperistak eta Kittu.

Musikaz gain, gastronomia ere jaialdiko protagonistetako bat izango da, eta lehiaketa egunetan lau gune gastronomiko egongo dira Zelaieta parkean, Zubiondo plazan, Gernika plazan eta Herriko plazan.

Gainera, José Hornaren "Jazz for two" argazki erakusketa asteazkenetik hilaren 30era egongo da ikusgai Zelaieta zentroan, eta asteazkenean, ekainaren 20an, "Katxarrismos" hitzaldi-kontzertua emango du Augusto González-ek Zelaieta zentroan, 19.30ean.

Bi jam saio ere antolatu dira, ostiralean eta larunbatean, ekainaren 22 eta 23an, Harrison hoteleko terrazan. Elsa Lizundia saxofoi jotzaile bizkaitarrak gidatutako Girls in Banda laukoteak joko du bi saioetan.