Markel Bergarak eta Realak akordioa lortu dute bien arteko kontratua eteteko

Markel Bergara
REAL SOCIEDAD
Actualizado: viernes, 20 julio 2018 17:15

DONOSTIA, 20 (EUROPA PRESS)

Realak eta Markel Bergara jokalariak akordioa lortu dute 2019ko ekainaren 30era arte bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko, talde donostiarrak ostiral honetan jakinarazi duenez.

Jokalari elgoibartarrak 32 urte ditu eta aurreko denboraldia Getafen egin zuen, utzita. Aurretik ere iragarri zuen Reala uzteko eta talde madrildarrera itzultzeko asmoa zuela, eta orain ofizialdu da Donostia utziko duela. Bergarak 2007an egin zuen debuta Realarekin eta bertan jokatu du iaz Getafen utzita aritu zen arte.

"Realak esker ona adierazi nahi dio erakundearen alde erakutsi duen konpromiso eta dedikazioagatik, eta onena opa dio etorkizun pertsonal eta profesionalean", dio talde txuri-urdinak plazaratu duen oharrak.