Martuteneko 27. Industrialdeak lortu du energia kontsumoaren %60 aurreztea, argiztapen sistema adimendunari esker

Presentación
EUROPA PRESS
Publicado: viernes, 16 marzo 2018 14:16

DONOSTIA, 16 Mar. (EUROPA PRESS) -

Donostiako 27. Industrialdeak pasa den 2017. urtetik argiztapen sistema adimenduna dauka. Horrek instalazioaren energia eraginkortasuna hobetzen eta energia aurrezten du, mantenuaren kostua murriztuz, Replicate Europako proiektuari esker, Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Azken hura "hirietara orientatutako ikerketa eta berrikuntzarako Europar Batasuneko programarik handiena da", non Donostia hiria buruzagi den, eta Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoak koordinatzen duen, Donostia Sustapenaren bidez.

Replicate proiektuaren esparruan, Donostian hainbat jarduera ezartzen ari dira, gehienak, Udalak zehaztu duenez, Urumeako Ibarraren barrutian murgilduta, non Txomin bizitokia, 27. Industrialdea eta Ametzagaina parke berdea biltzen diren. IKT eta azpiegituren jardueren barruan, 27. Industrialdean, 2017an zehar, burutu den jardueretako bat argiztapen publiko adimenduna instalatzea izan da. Horren ondorioz, estalitako 90 argi gune aldatu dira bi kontrol mahaiengatik eta argi konbentzionalak LED argiengatik ordezkatu dira.

SISTEMA ADIMENDUA

Horrez gain, IP zerbitzuak instalatu dira. Horiek "presentzia detektatzen dute, beraz, farolen argiaren indarra igoko edo jaitsiko da pertsonak edo ibilgailuak daudenean edo ez daudenean. Sistemak, halaber, sentsore bat dauka, zeinek euria atzematen duenean, argi gehiago ematen duen".

Aldaketa honen ondorioz, instalazioaren energia eraginkortasuna hobetu egin da, eta baita kudeaketa ere, argiztapen zerbitzuaren egoerari buruzko informazioa denbora errealean lortu baitaiteke, eta horri esker, esaterako, farolaren bat itzalita edo izorratuta dagoen ala ez jakin daiteke. Ezarritako bestelako neurriak dira, esaterako: ibilgailuen zenbaketa eta bozgorailuak Industrialdetik zehar instalatzea larrialdiren bat izanez gero mezuak igortzeko.

KONTSUMOAREN MURRIZKETA

2017. urtean zehar, orduko kilowatten kontsumoa %50 inguru murriztu da, eta balioetsi da 2018. urterako %60 baino gehiago murriztea. Amaierako helburua %75eko murrizpena izango da, sistemak frogatu eta doitu ondoren. Aurreztu denaren %60 inguru argiak LED argiengatik aldatu direlako eman da eta gainontzeko %40, berriz, presentzia detektatzeko sistemengatik. Aldi berean, balioetsi da CO2-en %63 aurreztea hurrengo urterako, eta baita kostuaren %57 aurreztea ere, energia kontsumoaren jaitsierarengatik. Horrek suposatuko du urtean 5.000 € aurreztuko direla. Balioetsi da mantenuaren kostuen %50 aurreztuko dela.

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi duenez, "ahalegin garrantzitsua egiten ari gara energia-eraginkortasunaren inguruko politika konbentzionaletatik haratago. Bonbillen ordez led sistemakoak jartzeaz gain, sistemari adimena gehitu diogu, eta sensorika bitartez argiteria publikoaren kontsumoan gehiago aurrezten
da. Halaber, gure ustez, zabaltze teknologiko horiek, kasu honetan bezala, hiriko industria-poligonoetaraino iritsi behar dira".

Horrez gain, Replicate proiektuaren esparruan, Donostia Sustapenak kudeatzen duen abiadura handiko konektibitate sarea hobetu da, eta horri esker, argiztapen adimendunarekin lotutako IP zerbitzua zabaldu daitezke, azaldu duenez.

Replicate (Renaissance of Places with Innovative Citizenship and Technology), alegia; Horizon 2020 programaren smart ezarpenen lighthouse (faroa) SCC1 Smart Cities and Communities deialdia proiektuaren helburua da Donostia, Florencia eta Bristol faro hirietan (pilotoak) hiri iraunkorreko negozio eredu bat garatzea eta baliozkotzea, SmartCity baterantz doan trantsizio prozesua hobetzeko, energia eraginkortasuneko, mugikortasun iraunkorreko eta IKT/azpiegituretako esparruetan. Ondorioz, berrikuntza teknologien azkarrago hedatu, hiritarren bizi kalitatea hobetu eta erreplikazio prozesuan onura eragin ahal izango da. Proiektuak 29 milioi eurotik
gorako aurrekontua dauka hiru hirietarako. Horietatik, Donostia hirirako 11 milioi inguruko finantzazioa ezarri da. 38 bazkidek osatzen dute partzuergoa, hiriek, enpresek, unibertsitateek eta erakunde teknologikoek eratuta. Proiektua 2016ko otsailean hasi zen eta bost urtez luzatuko da (lehenengo hiruak ezartzeko eta azkeneko biak monitorizatzeko).