Mercadona hasi da eraikitzen Euskadiko bere bloke logistikoaren bigarren fasea, non 15 milioi euro inbertituz

Arantza Tapia visita el bloque logístico
MERCADONA
Publicado: viernes, 16 marzo 2018 10:56

GASTEIZ, 16 Mar. (EUROPA PRESS) -

Mercadonak jakinarazi du ekin diola jada Euskadiko bere bloke
logistikoaren eraikuntzaren bigarren faseari, Jundizeko industrialdean, Gasteizen.

Supermerkatu-kateak amaitu du jada bloke logistikoaren lehen fasea, non 50 milioi euroko inbertsioa egin duen eta 200 langile kontratatu. Bigarren fasean, berriz, 15 milioi euroko inbertsioa egingo du, eta kalitateko 50 lanpostu "zuzen eta egonkor" sortuko ditu.

Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua, instalazioak bisitatu ditu oraindik orain, bertatik bertara ikusteko nola jarri den martxan proiektu berria eta haren xehetasunak ezagutzeko. "Oso proiektu interesgarria da, eta, Arabarako estrategikoa izateaz gain, I+Gn egiten den inbertsioak enplegua sortzeko duen garrantziaren adibide ere bada".

Beste alde batetik, Mercadonaren Euskadiko harreman instituzionalen zuzendari Patricia Cortizasek, berriz, "duela hamarkada bat, langileen gehiegizko esfortzuak saihestuz, Mercadonak bere sare logistikoa berritzea eta kalitateko lana lehenestea" erabaki zuela esan du. Eta bide beretik jarraitu dugu Gasteizko bloke berri honetan ere".

Mercadonako bloke logistikoaren arduradun den Manuel Antonio Gómezek, bestalde, jakinarazi du produktu freskoen sailak "zubi-garabi bidezko biltegiratze-sistema" automatizatua duela (haragi-, frutaeta barazki-paletak biltegiratzeko eta prestatzeko metodo berritzaile bat). "Sistema horri esker, ez da egiten gehiegizko esfortzurik prozesuaren inongo unetan, hau da, merkantzia jasotzen denetik dendetarako paletak prestatzen diren arte".

Gainera, "produktuen manipulazio egokia eta haien kalitatea" ziurtatzen duela azpimarratu du. "Funtsezkoa dugu bezeroei prozesu-eraginkortasun hori produktuen kalitate eta freskotasun ahalik eta handiena bermatzea konpainiaren helburua lortzeko".

BIGARREN FASEA

Bigarren fasean, ogia egiteko 4.300 metro karratuko instalazio bat eraikiko da, bai eta produktu lehorretarako 16.500 metro karratuko guztiz automatizatutako nabe bat ere. Berrogeita hamar langile kontratatuko dira instalazio horretarako, eta enpresak trebakuntza espezifikoa emango die.

Gasteizko bloke logistikoak Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Burgos eta Kantabriako dendak hornitzen ditu. Lehen fasea amaituta, martxan dira jada produktu lehorren eremuak (produktu ez-galkorrak), freskoenak
(produktu galkorrak) eta ontzienak. Logifruit bitarteko hornitzaileak kudeatzen du ontzien eremua. Horrez gain, produktu izoztuen eremua ere berehala jarriko da martxan.

MERCADONA EUSKADIN

Mercadonak 15 denda ditu Euskadin eta ia mila langile, guztiak ere enplegu egonkor eta kalitatekoaren jabe. Bertako produktuaren aldeko estrategiak bultzatuta, Euskadiko 1.240 enpresa txiki eta ertainekin
ditu harreman komertzialak, eta 370 milioi euroko erosketak egin zizkien 2016an.

Enpresaren erantzukizun sozial korporatiboari dagokionez, berriz, premiazko produktuen 166 tona baino gehiago banatu ditu, Euskadiko Elikagaien Bankuen Federazioarekin, Gasteizko Babesgabetuen Andra Mariaren gizarte-jantokiarekin eta Bilboko eta Gasteizko Behartsuen Haurridetxoak kongregazioarekin duen
lankidetzaren bidez