Motorzale bat hil da furgoneta baten aurka talka eginda Zumaian

Publicado: lunes, 3 agosto 2020 15:42

DONOSTIA, 3 Ago. (EUROPA PRESS) -

Motorzale bat hil da astelehen honetan, abuztuaren 3an, GI-633 errepidean, Zumaia parean, furgoneta baten aurka talka eginda, Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.

Istripua 13:45ean izan da, GI-633 errepideko 2. kilometroan, Zumaia parean, Zarautzerako noranzkoan. Momentuz ikertzen ari dira zein izan den arrazoia motor gidaria eta ibilgailuaren arteko talkarena.

Ertzaintza eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko. Momentu hauetan trafikoa erregulatzeko lanean jarraitzen dute.