Achille Polonarak Kirolbet Baskonian jarraituko du datorren denboraldian

Achille Polonara
BASKONIA
Actualizado: viernes, 3 julio 2020 13:20

GASTEIZ, 3 (EUROPA PRESS)

Achille Polonara jokalariak Kirolbet Baskonian jokatuko du datorren denboraldian ere, kontratua berritu ondoren. 28 urteko hegal-pibot italiarra 2019ko abuztuan heldu zen Gasteizko taldera eta beste urtebete egingo du bertan.

Baskoniak irabazi berri duen Endesa Ligako azken fasean, 8,2 puntuko eta 4,7 erreboteko batez bestekoak lortu ditu partidako, 11,2ko balorazioa izanik. Jokalari italiarra Dusko Ivanovicen gizon garrantzitsuetako bat izan da, eta datorren denboraldian ere Montenegrokoaren aginduetara egongo da.

Polonarak taldeari eskainitako adierazpenetan ziurtatu duenez, "oso pozik" dago Baskonian geratuko delako, "kluba, Gasteizko jendea eta hiria" gustuko dituelako. Gainera, Baskoniarekin beste titulu bat irabazteko nahia azaldu du.