22 de octubre de 2019
  • Lunes, 21 de Octubre
  • 22 de Uztaila de 2019

    Antton Elizegi argazkilariak 45.000 irudiko funtsa eman dio dohaintzan Donostiako San Telmo museoari

    Antton Elizegi argazkilariak 45.000 irudiko funtsa eman dio dohaintzan Donostiako San Telmo museoari
    SAN TELMO MUSEOA

    DONOSTIA, 22 (EUROPA PRESS)

    Antton Elizegi Beloki argazkilari lasartearrak 45.000 irudik baino gehiagok osatutako bere argazki funtsa eman dio dohaintzan Donostiako San Telmo Museoari. Besteak beste, diapositibak, negatiboak, argazkiak RC paperean, liburuen maketak eta koadernoak ditu Elizegiren funtsak.

    Museoko arduradunek jakinarazi dutenez, artxiboko irudiak 1961 eta 2013 artean ateratakoak dira eta, batez ere, gai hauek lantzen dituzte: natura (landa paisaiak, enborrak, adarrak, metak), arkitektura (baserri hutsak, Romanikoa, Arantzazu), etnografia, artisten edo familiartekoen erretratuak eta irudi poetikoak.

    "Argazki lanen kalitateak artxibo horiek argazkigintzaren historiarako oso material interesgarri bihurtzen ditu, eta azpimarragarria da bertan jasotako paisaietan azaltzen diren landa irudiek edota erretratuek euskal gizartearen eta bere irudikapenaren ikerketarako artxibo gisa duen berebiziko interesa", nabarmendu dute.

    San Telmo museoak funtsa erregistratu eta katalogatu egingo du materialak behar dituen baldintzetan kontserbatzeko eta, ondoren, gizarteratzeko. Gainera, bildumaren digitalizazio plan bat landu eta jarriko du martxan, eta hori webgunearen bidez eta bildumen katalogoaren bidez zabalduko du.

    Aurreikusitako zabalkuntza ekintzen artean, 2020. urtean, museo donostiarrak Elizegiren bildumaren inguruko erakusketa antolatuko du, Maria Jose Aranzasti arte historialaria komisario dela.