19 de enero de 2020
  • Sábado, 18 de Enero
  • Viernes, 17 de Enero
  • 21 de Urria de 2019

    Aretxabaletan hildako bat eragin duen auto istripuaren lekukoen laguntza eskatu dute

    DONOSTIA, 21 (EUROPA PRESS)

    Ertzaintzak balizko lekukoen laguntza eskatu du, GI-627 errepideko Aretxabaletako saihesbidean igandean gertatu zen zirkulazio istripua argitu ahal izateko. Bi autoren arteko istripuan gidarietako bat hil zen: Azkoitiko auzokidea den 64 urteko gizonezko bat.

    Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra arratsaldeko 19:00ak aldera izan zen, igandean, GI-627 errepideko Aretxabaletako saihesbidean, Seat Cordoba baten eta Ford Transit baten artean.

    Lehenbiziko autoko gidaria barruan harrapatuta geratu zen, eta, ateratzea lortu zutenean, bertaratutako medikuak haren heriotza baieztatu zuen. Beste lau pertsona zauritu ziren istripuan, eta Arrasateko eta Gasteizko Txagorritxu ospitaletara eraman zituzten.

    Gertatutakoa argitu al izateko balizko lekukoen laguntza eskatu du Ertzaintzak, eta ezbeharraren inguruko daturen bat eman dezaketen pertsonek Gipuzkoako Trafiko Unitateko Argiteken Saileko telefonora dei dezakete: 943 53 91 25.