BILBO, 19 (EUROPA PRESS)
Kopako final hamaseirenetako kanporaketaren zozketa egin da ostiral honetan, Madrilen, eta, euskal taldeei dagokienez, Athletic-Huesca, Alaves-Girona, Sporting Gijon-Eibar eta Celta-Real norgehiagokak eman ditu. Joaneko partidak urriaren 30etik azaroaren 1era jokatuko dira, eta itzulerakoak abenduaren 4tik 6ra.
Beste kanporaketei dagokienez, Cultural Leonesa-Bartzelona, Melilla-Real Madril, Sant Andreu-Atletico Madril edota Ebro-Valentzia nabarmentzen dira, besteak beste.
--KOPAKO FINAL HAMASEIRENAK
Cultural Leonesa - Bartzelona.
Ebro - Valentzia.
Sant Andreu - Atletico Madril.
Melilla - Real Madril.
Villanovense - Sevilla.
Racing Santander - Betis.
Almeria - Vila-real.
Mallorca - Valladolid.
Cadiz - Espanyol.
Sporting Gijon - Eibar.
Lugo - Levante.
Kordoba - Getafe.
Athletic - Huesca.
Alaves - Girona.
Leganes - Rayo Vallecano.
Celta - Real.