Bilboko Rekalde aretoak astebete luzatu du Ignacio Goitiaren erakusketa, otsailaren 2ra arte

Ignacio Goitia erdian, erakusketa inauguratu zenean.
BIZKAIKO ALDUNDIA
Actualizado: lunes, 20 enero 2020 13:50

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Bilboko Rekalde aretoak erabaki du Ignacio Goitiaren erakusketa beste asbetete luzatzea, otsailaren 2ra bitarte, orain arte izan duen arrakasta eta bisitak aintzat hartuta. Artista bilbotarrak azken hiru hamarkadetan egindako margolanen aukeraketa bat biltzen du erakusketak.

Horrela, Rekalde aretoa kudeatzen duen Bizkaiko Aldundiak jakinarazi duenez, erakusketak 2019ko urriaren 25ean zabaldu zen, eta 20.000tik gora bisitarik ikusi dute orain arte. "Kolorez eta askatasunez betetako erakusketa honek ikusleen txaloak eta babesa lortu ditu", azpimarratu du foru erakundeak.

Ignacio Goitiaren ekoizpenaren 30 urteko atzerabegirakoa da Rekalde aretoan ikusgai dagoen erakusketa. Bilboko artistak berak diseinatu eta komisariatu duen eszenaratze zaindu eta eszenografiko baten bidez, erakusketak Rekalde areto osoa hartzen du.

Zehazki, artista bilbotarraren 50 lan adierazgarrienak daude ikusgai, oso leku ezberdinetako bilduma partikular eta instituzional ezberdinetakoak. Bere lanaren funtsezko gakoak eta 1988tik gaur egunera arte jorratutako aldi eta gai nagusiak jendeari erakustea da erakusketaren helburua.