Bilboko Udal Musika Bandak Pablo Persicoren eta Rafael Mullor Grauren obra bana estreinatuko ditu igandean

Bilboko Udal Musika Banda.
BILBOKO UDALA - Archivo
Publicado: sábado, 15 febrero 2020 13:31

BILBO, 15 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udal Musika Bandak 'Ospakizunak' izenburuko kontzertua eskainiko du igandean, otsailaren 16an, Euskalduna jauregian, eta Pablo persico maisu argentinarraren 'Resabios de Petunia' eta Rafael Mullor Grau konpositore valentziarraren 'Rasoabel' obren banda sinfonikorako bertsioak estreinatuko ditu.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, José Rafael Pascual-Villaplana zuzendari titularraren gidaritzapean, hitzordua eguerdiko 12:00etan hasiko da, Euskalduna jauregiko auditoriumean, eta David Abellan Garcia bonbardino jotzailearen eta Jose Miguel Rochina Rodrigo tuba jotzailearen parte hartze bereziak izango ditu.

Halaber, bi estreinaldiekin batera, banda bilbotarrak beste bi obra interpretatuko ditu: Ginés Carrión-en 'Overhauled Music for Euphonium, Tuba and Symphonic Band' eta Ramon García i Soler-en 'Oryza. Gastronomic Fantasy for Symphonic Band, op. 93'.

Ohikoa denez, emanaldirako sarrerek 5 euroko prezioa izango dute, zenbakidunak izango dira eta Euskaldunako txarteldegietan, www.euskalduna.eus web orrian eta Kutxabankeko kutxazain automatikoetan eskuratzeko aukera dago.

Bilbok Udal Musika Banda martxoaren 1ean itzuliko da Euskalduna jauregira. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, Eurovision jaialdiaren historiako hainbat abestik osatutako egitaraua interpretatuko du, Iñaki Urkizuren eta José A. Pinaren moldaketekin. 'Festiband Eurovision' izeneko emanaldian, Iñaki Urkizu eta José Rafael Pascual-Vilaplanak gidatuko dute banda, eta Anabel Conde (ahotsa) eta Serafín Zubiri (ahotsa eta pianoa) gonbidatu bereziak izango ditu.