CIC nanoGUNEk, Materialen Fisikako Zentroak eta BCMaterials zentroak bat egin dute Elhuyar Zientzia Azokarekin

Lau erakundeetako ordezkariak CFM zentroan
@FOKU / GORKA RUBIO - Archivo
Actualizado: jueves, 27 febrero 2020 18:16

DONOSTIA, 27 (EUROPA PRESS)

CIC nanoGUNE ikerketa zentro kooperatiboak, CFM-Materialen Fisikako Zentroak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Ikerbasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak sortutako BCMaterials zentroak bat egin dute Elhuyar Zientzia Azokarekin, gazteen artean zientzia eta teknologia sustatzeko helburuarekin.

Txema Pitarke CIC nanoGUNEko zuzendariak, Daniel Sanchez Materialen Fisikako Zentroko zuzendariak, Senen Lanceros BCMaterials-eko zuzendariak eta Jon Abril Elhuyarreko zuzendari nagusiak ostegun honetan sinatu dituzte lankidetza hitzarmenak.

Akordioari esker, maiatzaren 9an Bilbon ospatuko den Elhuyar Zientzia Azokaren laguntzaile izango dira Gipuzkoako bi ikerketa zentroak eta Bizkaiko ikerketa zentroa. Gainera, nanoGUNE, CFM eta BCMaterials zentroetan bi eguneko egonaldiaz gozatu ahal izango dute Elhuyar Zientzia Azokako irabazleek, ikertzaileak eta euren jarduna bertatik bertara ezagutzeko.

Hiru ikerketa zentroek "proiektu estrategikotzat" jo dute Elhuyar Zientzia Azoka, gazteen zientzia bokazioak pizteko, gizartearen kultura zientifikoa sustatzeko eta bertako eta gaur egungo zientzia hedatzeko. Bide horretan, ekimenak behar besteko neurria eta irismena izan dezan, sinatzaileek "oso garrantzitsutzat" jotzen dute Euskal Herriko zientzia eta teknologia sareko eragileak elkartzea.