Donostiako Udalaren webguneak zuzenean eskainiko ditu San Sebastian eguneko ekitaldiak

Danborrada.
DONOSTIAKO UDALA
Actualizado: viernes, 17 enero 2020 13:38

DONOSTIA, 17 (EUROPA PRESS)

Herritarrek zuzenean jarraitu ahal izango dituzte 2020ko San Sebastian eguneko ospakizun nagusiak Donostiako Udalaren www.donostia.eus webgunean. Urrezko Danborra emateko ekitaldiak edukiera mugatua izango duenez, udaletxeko sarrerako pantailan zuzenean ikusi ahal izango da, Donostiako Udalak jakinarazi duenez.

Hain zuzen, igandean, urtarrilaren 19an, eguerdiko 12:30ean Hiritar Merezimendu Domineak banatuko dira, eta gaueko 23:45ean bandera igotzeko ekitaldia izangho da. Astelehenean, urtarrilaren 20an, 12:00etan Haur Danborrada hasiko da, 12:30ean Urrezko Danborra emango da, eta 23:45ean bandera jaitsiko da.

Aurtengo Urrezko Danborra Realeko emakumezkoen hockey eta futbol taldeek jasoko dute. Jokalari eta gonbidatu ugari direnez, ekitaldiko edukiera mugatua izango da, eta, beraz, udaletxeko sarreran dagoen pantailatik zuzenean ikusi ahal izango da.