Merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %0,9 gehitu dira 2019an EAEn

Supermerkatu bat.
EROSKI - Archivo
Actualizado: martes, 28 enero 2020 11:30

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %0,9 gehitu dira 2019. urtean, aurrekoarekin alderatuta, lan egutegiaren termino homogeneoetan eta prezio konstanteetan. Gainera, elikagaien salmentak %1,3 gehitu dira, eta gainerako produktuenak %0,3, Eustat euskal estatistika erakundeak landutako datuen arabera.

Lurraldeka, Gipuzkoan, urteko guztizko salmentak %1,0 igo dira 2019an prezio konstanteetan eta aurreko urtearekin alderatuta; Bizkaian eta Araban gehikuntza %0,9koa izan da.

Halaber, EAEko merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako langileen kopurua %1,6 handitu da 2019an, aurreko urtearekin alderatuta.

Bestalde, joan den abenduko datuak aztertuta, EAEko merkataritza gune handietako eta elikadura kate handietako salmentak %1,0 jaitsi ziren urtetik urtera, prezio konstanteetan eta lan-egutegiaren termino homogeneoetan. Azaroko datuekin alderatuta salmentak %2,5 jaitsi ziren, urtaroen eraginik gabe. Elikagai produktuen salmentak %1,7 jaitsi ziren abenduan azalera handietan eta elikadura kate handietan, eta gainerako produktuenak %0,5 igo.

Azkenik, lurraldeetan era ezberdineko aldakuntzak gertatu ziren joan den abenduan: Araban %0,5eko igoera izan zen, baina Bizkaian eta Gipuzkoan %0,9ko eta %1,7ko jaitsierak, hurrenez hurren.