Eguraldia.- Aldaketa arratsalderako

Igandeko iragarpena.
EUSKALMET
Publicado: domingo, 13 octubre 2019 7:05

BILBO, 13 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, urriaren 13an, arratsaldean aldaketa batzuk igarriko ditugu. Egunaren lehen zatian hego haizeak aginduko du eta giro argia eta epela izango dugu. Arratsaldean, berriz, kantauri isurialdean egoera aldatzen hasiko da: eguerdi partean hego haizeak ipar-mendebaldekoari emango dio paso eta tenperaturaren igoera oztopatuko du, gainera, itsasotik behe hodeiak sartuko dira. Hegoaldean, berriz, giro eguzkitsuak jarraipena izango du.

Tenperaturari dagokionez, hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 25 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 27 gehienez, eta Iruñean 17 gutxienez eta 28 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, egunaren erdiko orduetan ipar-mendebaldera aldatuko da, 3ko indarrarekin, eta arratsalde-gau partean iparraldera edo ipar-ekialdera, 2-3ko indarrarekin; itsaso kizkurra eragingo du eta itsaskirria arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:09an eta 15:20an izango dira, eta itsasbeherak 09:11an eta 21:26an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.