Eguraldia.- Giro euritsua igandean

Igandeko iragarpena.
EUSKALMET
Publicado: sábado, 19 octubre 2019 14:27

BILBO, 19 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, urriaren 20an, giro euritsua nagusituko da. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta euria egingo du denean; iraunkorragoa eta ugariagoa izango da goizean eta kantauri isurialdean. Ekaitza ere jo dezake.

Freskatzera egingo du nabarmen eta leku askotan termometroek ez dute 15 graduren muga gaindituko. Hiriburuetan, Bilbon 12 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 15 gehienez, eta Iruñean 8 gutxienez eta 14 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin, eta gauean hego-mendebaldetik finkatuko da, 2-3ko indarrarekin; itsaskia eragingo du, eta gauean itsaskirria edo itsaso kizkurra. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Trumoi ekaitzak izan daitezke. Itsasgorak 07:00etan eta 19:46an izango dira, eta itsasbeherak 00:50ean eta 13:30ean. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da.