Eguraldia.- Hego haizea nagusi larunbat honetan ere

Larunbateko iragarpena.
EUSKALMET
Publicado: sábado, 12 octubre 2019 7:05

BILBO, 12 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbat honetan, urriaren 12an, hegoaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu. Barnealdetik erdi mailako hodei eta goi hodei ugari sartuko diren arren, ez dute garrantzizko ondoriorik ekarriko, eta soilik zurixka kolorea emango diote zeruari.

Hegoaldeko haizea harrotu egingo da eta traba apur bat egingo du; gainera, litekeena da brisa ez altxatzea eta ipar partean tenperaturak gora egingo du; barnealdean tenperaturan ez dugu aldaketarik espero. Iluntze aldera, baliteke zaparrada bakanen bat botatzea, bereziki mendi inguruetan.

Hiriburuetan, Bilbon 17 gradu espero dira gutxienez eta 28 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 28 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 27 gehienez, eta Iruñean 15 gutxienez eta 28 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 14:51an izango da, eta itsasbeherak 08:41ean eta 20:58an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.