Euskadiko merkataritzako salmentak %0,7 gehitu dira hirugarren hiruhilekoan

Arropa denda bat.
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: martes, 19 noviembre 2019 12:30

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritza sektoreko salmentak %0,7 gehitu dira 2019ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urtekoaren aldean eta prezio finkoetan. Beste zerbitzuen salmentak %0,8 igo dira, Eustat estatistika erakundeak emandako datuen arabera.

Bestalde, 2019ko bigarren hiruhilekoarekin alderatzen bada, merkataritzako salmentek ez dute aldaketarik izan (%0,0), eta beste zerbitzuenak %0,4 gehitu dira, urtaro eraginak kenduta eta prezio finkoetan.

Merkataritzaren barruan, urte arteko bilakaera positiboa izan da txikizkako merkataritzan (%2,1eko igoera) eta handizkako merkataritzan (%0,6koa), baina negatiboa ibilgailu motordunen salmenta eta konponketaren adarrean (-%4,5).

Beste zerbitzuen atalean, ostalaritza adarra izan da hazkundearen buru, prezio finkoetan izandako %3,2ko igoerarekin; ondoren, informazioa eta komunikazioak adarra (%3,0), jarduera profesional, zientifiko eta teknikoena (%2,2) eta garraioa eta biltegiratzea (%0,1) kokatu dira. Aitzitik, jarduera administratibo eta zerbitzu osagarrien adarra %5,1 jaitsi da.

Bestalde, urteko lehen bederatzi hilabeteetako metatuan, prezio finkoetan, merkataritza sektoreak %1,5eko hazkundea izan du salmentetan, handizkakoa nabarmenduz, %2,5eko hazkundearekin. Beste zerbitzuek salmentek %0,5ko hazkundea izan dute, garraio eta biltegiratzeak gidatuta,%1,9ko hazkunde metatua baitu.

Halaber, Euskadiko langile okupatuen indizeak gora egin du aurtengo hirugarren hiruhilekoan, iazkoaren aldean: %1,1 merkataritzan eta %0,2 beste zerbitzuetan.