Euskara Batuaren Eskuliburua ongi erabiltzeko saioak antolatu dituzte EIZIEk eta Euskaltzaindiak

- EUSKALTZAINDIA - Archivo

Actualizado: jueves, 19 septiembre 2019 13:41

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

Euskara Batuaren Eskuliburua ongi erabiltzeko saioak prestatu dituzte Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) eta Euskaltzaindiak. Akademiaren Donostiako ordezkaritzan izango da lehen hitzordua, irailaren 24an, eta Bilboko egoitzan bigarrena, hilaren 26an.

Euskaltzaindiko iturriek jakinarazi dutenez, Euskara Batuaren Eskuliburua ongi erabiltzeko eta bilaketak ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko gako batzuk eskainiko dira jardunaldiotan. Andres Alberdi Euskara Batuaren Eskuliburuaren batzordeko buruak gidatuko ditu saioak.

Topaketak arratsaldeko 17:00etatik 18:30era izango dira, dohainik, baina izena eman behar da ondoko lotura honetan: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScpNFHUh9DZS6H4Nmam... (EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna).