Euskara "liskarrerako tresna ez bihurtzeko" eta hizkuntza eta politika ez nahasteko eskatu du Zupiriak

- RADIO EUSKADI

Actualizado: viernes, 19 julio 2019 13:05

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eskatu du euskara "liskar politikorako tresna ez bihurtzeko, hizkuntza eta politika nahastu duten beste herrialde batzuetan ikusi den moduan". "Guztion artean saiatu behar gara hori ekiditen, atzerapausorik eman ez dadin", gaineratu du.

Radio Euskadi irratian egindako eta Europa Press berri agentziak jasotako elkarrizketa batean, Nafarroako aldaketa politikoek euskarak foru erkidegoan duen egoerarengan izan dezaketen ondorioak izan ditu hizpide Zupiriak. Horrela, esan du "pena" hartuko duela "duela lau urte gobernu aldaketarekin euskara Nafarroan normalizatzeko emandako pausoa mantentzeko eta sendotzeko gai ez bagara".

Hala ere, nabarmendu du errespetuz hartu behar direla "gizarte bakoitzean sortzen diren gehiengoak" eta saihestu behar dela "hizkuntza liskar politikorako tresna bihurtzea, euskarak hor ez duelako irabazteko ezer". "Egin behar duguna da orain arte ehundu ahal izan ditugun adostasunak sakondu, euskararen aldeko politikek ahalik eta gizarte atxikimendu handiena izan dezaten", adierazi du.