Jaurlaritzak 3,1 milioi euro gehitu dizkio Renove Industrialdeak Planari

La calidad del aire de Güeñes es similar o mejor que la de Bilbao, San Sebastián, Vitoria o Erandio
SPRI - Archivo
Actualizado: lunes, 20 mayo 2019 11:00

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzak 3,1 milioi euroko laguntza ildo berria ireki du Industrialdeetarako Renove Planaren barruan, SPRI Taldearen bitartez. Laguntza ildoaren helburua da aurrera jarraitzea neurri zuzentzaileak detektatzen eta aplikatzen Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industrialde eta enpresa parke gehienetako egoera ahula hobetzeko.

Horrela, aurreko deialdian jasotako eskaerak (101 espediente eta 64k aldeko ebazpena izan dute) eta aurrekontua zein azkar agortu zen ikusirik (2018ko abenduan amaitu zen), Jaurlaritzak beste zuzkidura bat onartu du Renove Industrialdeak Planarentzat, EAEko espazio eta azpiegitura industrialen sarea modernizatzeko eta berritzeko.

Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez, 2019ko deialdiaren nobedadea da laguntza gehiago bideratu direla eremu ahulenetara (Talka-eremuak) eta handitu egin direla Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak onartutako Eremu Ahuletarako Talka Planaren laguntzen gehienezko zenbatekoak eta portzentajeak.

Modu honetan, laguntza ildo berriaren 3,1 milioi euroetatik, 1,2 milioi bideratuko dira Talka Planean jasotako eremu industrialetara: Muskiz, Trapagaran, Abanto eta Zierbena, Santurtzi, Sestao, Portugalete, Ortuella, Erandio eta Barakaldo Bizkaian, eta, Oiartzun, Lezo, Pasaia, Errenteria, Irun eta Hondarribia Gipuzkoan.

HELBURUA

Laguntza ildoen helburua da jarduera ekonomikoko guneetako lursail, urbanizazio, ekipazio, zuzkidura eta jabari publikoak berrurbanizatu, zaharberritu eta birgaitzeko proiektuak idaztea eta gauzatzea. Era berean, diruz lagunduko dira espazio horien gaineko diagnostiko azterketen erredakzioa eta euren kudeaketa integrala hobetzeko ekintzak, administrazioen eta enpresen arteko erantzukidetasuna, lankidetza eta kudeaketa partekatua bultzatzeko eta jarduera ekonomikoetarako guneak egoki mantentzeko eta hobetzeko.

Renove Industrialdeak Plana bereziki zuzenduta daude tokiko administrazio, mankomunitate, kontserbazioko hirigintza erakunde, jabe komunitate, enpresa elkarte, enpresa pribatu edo partikularrei. Laguntzen onuradun izateko ezinbestekoa da EAEn helbideratuta egotea eta jasoko den diru laguntza espreski erabiltzea EAEko enpresa guneren batean garatuko diren proiektu eta ekintzetara.

Gainera, Talka Planean integratutako eremuen kasuan, laguntza gehigarriak emango dira eraikinak eraisteko eta lurrak deskontaminatzeko proiektuentzat, enpresek eta erabiltzaileek espazio horiek berritu, zaharberritu eta balioan jar ditzaten.