Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du asteazkenean, Real-Espanyol partida dela eta

Publicado: martes, 21 enero 2020 13:49

DONOSTIA, 21 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak tren zerbitzua indartuko du asteazkenean, urtarrilaren 22an, Realak eta Espanyolek Anoetan 21:00etan jokatuko duten Kopako partida dela eta. Zerbitzua indartuko duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte, Euskotrenek jakinarazi duenez.

Horrela, partida hasi aurretik zerbitzua tren erregularren bitartez eskainiko da: Hendaia-Anoeta 20:03an, Irun-Anoeta 20:22an, Altza-Anoeta 20:35ean, Lasarte-Anoeta 20:30ean eta Amara-Anoeta 20:45ean eta 20:52an. artida bukatuta, luzapenik ez badago, Anoetatik itzultzeko trenak izango dira Hendaiara 22:52, 23:01, 23:06 eta 23:15ean, Altzara 22:56 eta 23:10ean, Zumaiara 23:10ean eta Lasartera 23:04 eta 23:20an; luzapena badago, aldiz, Hendaiartako trenak 23:56, 00:01, 00:10 eta 00:15ean abiatuko dira Anetatik, Altzarakoa 00:05ean, Zumaiarakoa 00:10ean eta Lasarterako 00:04 eta 00:25ean. Gainerako trenek ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Gainera, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan, app ofizialean eta konpainiaren webgunean (www.euskotren.eus) eta Twitter gunean (@euskotrenEJGV).