Filmin Euskaraz euskarazko lehen streaming kanala abian da

Abian da Filmin Euskaraz.
FILMIN EUSKARAZ
Actualizado: lunes, 17 febrero 2020 14:23

BILBO, 17 (EUROPA PRESS)

Filmin Euskaraz euskarazko lehenengo streaming kanala jarri dute martxan astelehen honetan. Euskal produkzio onenetarikoak biltzeko proposamenarekin sortu da, eta euskarazko, euskaraz bikoiztutako edo euskaraz azpititulatutako izenburuak eskuragarri egongo dira www.filmin.es/canal/filmin-euskaraz helbidean, bere arduradunek jakinarazi dutenez.

Momentuz, 40 bat lanen artean, Koldo Almandozen 'Oreina', Telmo Esnalen 'Dantza', Roberto Castonen 'Ander' edo Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren 'Loreak' bezalako euskal zinemaren arrakasta handiak jadanik aurki daitezke.

Dokumentalen artean, Oier Aranzabalek Mikel Urdangarini 'Margolaria' lanaren bidez oparitzen dion omenaldia nabarmentzen da, bai eta Josu Martinezen 'Jainkoak ez dit barkatzen' edo Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako 'Gure Oroitzapenak' film kolektiboa ere.

Filmin Euskaraz hiru bloketan banatuta dago: fikziozko filmak, dokumentalak eta haurrentzako zinema. Azken bloke honetan, Mark Osborne-ren 'Printze Txikia' edo 'Dragoi Bola' bezalako titulu ezagunez gain, Juan Bautista Berasategiren 'Nur eta herensugearen tenplua' edo Gorka Sesmaren 'Pixi Post eta opari-emaileak' moduko euskal animaziozko adibideak nabarmentzen dira.

Zinema onena euskal publikora hurbiltzearen asmoz, kanalaren asmoa da titulu kopurua pixkanaka zabaltzea eta igotzea. Laster, adibidez, Golem zinema aretoek Espainian estreinatutako zenbait europar izenburu ospetsuak euskal azpitituluekin egongo dira eskuragarri.

Filmin Euskaraz ez da pelikula eta serieak eskaintzen dituen plataformaaren lehenengo ekimena. Aurretik, astelehen honetan ireki den Filmin Euskaraz-en antzeko katalanezko edukien kanal bat ere izan zen. Generalitatearen laguntzari esker, katalanez hitz egiten duten, bikoiztuta edo azpititulatirk dauden 3.000 titulu baino gehiago aurkitu daitezke gaur egun FilminCAT-en.