Haurdun dagoen bikotekidea jotzeagatik, 29 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon

Actualizado: lunes, 15 octubre 2018 16:46

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

Ertzaintzako agenteek 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten igandean, Bilbon, genero indarkeriako delitu bat egotzita, ustez hardun dagoen bikotekidea jo zuelako. Anbulantzia batek ospitalera eraman zuen biktima, azterketa medikoa egiteko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Igande arratsaldeko lehen orduan jaso zuen abisua Ertzaintzak. Agenteak Zorrotza auzoko etxebizitza batera joan ziren, gizon batek bikotekidea jo omen zuelako. Ertzainek gizon bat eta haurdun zegoen emakume bat identifikatu zituzten. Emakumeak agenteei adierazi zien gizonak heldu eta logelako ohera eta lurrera bota zuela. Anbulantzia batek ospitale batera eraman zuen emakumea, azterketa medikoa egiteko.

Gertatutakoa egiaztatu ondoren, ertzainek 29 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, genero indarkeriako delitu bat egotzita. Atxilotu astelehen honetan agertu da epailearen aurrera.