Hizkuntzen Ebaluaziorako Estatuko Interes Taldearen III. Jardunaldia Donostian, ostiralean eta larunbatean

Miramar jauregian egingo da jardunaldia.
SSTURISMO - Archivo
Actualizado: jueves, 14 noviembre 2019 13:32

DONOSTIA, 14 (EUROPA PRESS)

Hizkuntzen Ebaluaziorako Estatuko Interes Taldearen III. Jardunaldia egingo da Donostiako Miramar jauregian, 'Baliozkotze prozesuak: Erronkak eta aukerak' izenburupean, ostiralean eta larunbatean, azaroaren 15ean eta 16an. Gainera, hizkuntzen ebaluazioan ari diren Estatuko profesionalak elkartzeko eta bateratze lana egiteko aukera izango dute larunbatean.

HABEren lankidetza izango du jardunaldiak, eta Estatuko hizkuntza ebaluazioko profesionalen arteko ideia trukea eta lankidetza sustatuko dira. Bertatik bertara ezagutuko dira hizkuntzen inguruko ebaluazioaren gaineko praktika onak eta hizkuntza azterketak lantzean kalitatea sustatzeko estatu eta erkidego mailarako proiektuak, besteak beste, HABEren HOBE egitasmoa.

Topaketaren arduradunek azaldu dutenez, hizkuntzen ezagueraren egiaztapenerako baliozkotze prozesuak aztertzea eta alderatzea izango da jarduera nagusia, estatu mailako esperientzia desberdinak ezagutuz. Jardunaldian elkartuko dira unibertsitateko ikasle zein irakasle eta arloko profesionalak eta ikertzaileak.