Jaurlaritzak bi euskal etxe berri onartu ditu Argentinan

Publicado: martes, 22 octubre 2019 17:09

GASTEIZ, 22 Oct. (EUROPA PRESS) -

Argentinan bi euskal etxe berri aitortzea onartu du astearte honetan Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak. Zehazki, Neuquén hiriko Asociación Civil Baskos de la Confluencia (Neuquén probintzia) eta Roldán hiriko Centro Vasco Euskel Biotza (Santa Fe probintzia) aitortu ditu Jaurlaritzak.

Lakuako Gobernuko arduradunek gogoratu dutenez, Argentina da euskal emigrazio gehien jaso duen herrialdea eta, ondorioz, euskal etxe gehien dituena da. Bi egoitza berri hauekin, 87 euskal etxe izango dira Argentinako lurralde osoan.

Zentro berriak Euskal Etxeen Erregistroan izena emanda egongo dira, eta euskara sustatzea eta praktikatzea, Euskal Herriko ohiturak eta tradizioak mantentzea, eta euskal etxeen nazioarteko sare ofizialean aktiboki parte hartzea izango dituzte helburutzat, besteak beste.