13 de noviembre de 2019
  • Martes, 12 de Noviembre
  • 18 de Urria de 2019

    Juan Carlos Etxegoien 'Xamar' eta Isabel Etxeberria dira Saiakerako eta Itzulpengintzako Euskadi saridunak

    Juan Carlos Etxegoien 'Xamar' eta Isabel Etxeberria dira Saiakerako eta Itzulpengintzako Euskadi saridunak
    EUROPA PRESS

    BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

    Juan Carlos Etxegoien 'Xamar' eta Isabel Etxeberria dira 2019ko Euskadi Literatura sarietako Saiakera Euskaraz eta Euskarazko Literatura Itzulpena kategorietako irabazleak, hurrenez hurren. 'Etxera bidean' lanari esker irabazi du saria lehenak, eta jatorriz Alice Munro-rena den 'Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak' obrari esker bigarrenak.

    Gainera, Gaztelaniazko Literaturako Euskadi saria Ramón Eder idazleak irabazi du, 'Palmeras solitarias' lanarekin, eta Gaztelaniazko Saiakera sariaren irabazlea Daniel Innerarity izan da, 'Política para perplejos' obrari esker.

    Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eman ditu ezagutzera Euskadi Literatura Sarietako aurtengo azken lau irabazleak, ostiral honetan, Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

    Aurreko astean beste hiru irabazleak eman ziren ezagutzera, Gasteizko Artium Museoan: Euskarazko Literaturakoa Irati Elorrieta ('Neguko argiak'), Euskarazko Haur eta Gazte Literaturakoa Patxi Zubizarreta ('Korri, Kuru, korri!') eta Literatura Lanaren Ilustraziokoa Asisko Urmeneta ('AztiHitza: Xahoren Biografikoa').

    Zupiriak adierazi du sariek helburu bikoitza dutela: "Alde batetik, sarien bitartez aitortu nahi dugu gure idazleen lana, urteko lanik onenak aitortu eta omendu nahi ditugu; bestetik, bigarren helburua ikusgarritasunarekin lotuta dago: lan horiek ezagutarazi nahi ditugu. Gure sortzailerik esanguratsuenak egiten duten lana agerikoagoa egin nahi dugu".

    Azaroaren 18an banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura sariak, Donostiako Tabakaleran egingo den ekitaldian. Egun horretan zazpi modalitateetako irabazleak bilduko dira. Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta bakoitzak beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

    Contador

    Lo más leído en Euskera