Katixa Agirrek 'Festa gonbidatuak' saioa eskainiko du ostegunean Bilbon, Euskararen Etxean

'Festa Gonbidatuak'  Saioa.
AZKUE FUNDAZIOA
Actualizado: miércoles, 19 febrero 2020 14:24

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

Katixa Agirre idazle gasteiztarrak 'Festa gonbidatuak' ipuin ildumaren solasaldi-emanaldia eskainiko du ostegunean, otsailaren 20an, Bilboko Euskararen Etxean. Saioa 19:30ean hasiko da eta sarrera doan izango da, Azkue Fundazioak jakinarazi duenez.

Booktegik Azkue Fundazioarekin laguntzarekin antolaturiko saioa izango da. Ekitaldiak irekiak izango dira, nornahi gerturatu ahalko da eta Booktegik grabatu egingo ditu, gero bere plataforma digitalean argitaratzeko.

'Festa 'gonbidatuak' izenburuko ekitaldia izango da lehena. Katixa Agirrek izenburu bereko ipuin bildumaren solasaldi-emanaldia eskainiko du. Halaber, Booktegik liburu hori argitaratuko du egun berean bere sareko plataforman.

"Agirrek ipuinetako bat izpahiru zatitan irakurriko du; etenaldietan, idazle edo kazetari batek galderak egingo dizkio Katixari; bukaeran, entzuleek galderak egiteko aukera izango dute", azaldu dute.

Katixa Agirre Miguelez literaturan, kazetaritzan eta blogen arloan dihardu. Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da, eta Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) irakasle. Atzerriko hainbat unibertsitatetan ibili da ikerlari, baina egun Bilbon bizi da.

Orain arte arte bi eleberri idatzi ditu, 'Atertu arte itxaron' (Elkar, 2015) eta 'Amek ez dute' (Elkar, 2018). Bigarren lana gaztelaniara itzuli dute oraintsu, eta oso harrera ona izaten ari da irakurleen artean. Horrekin batera, haur eta gazte iteraturan eta ipuingintzan ere aritzen da.