Korta sariak datorren asteartean banatuko dira, Gasteizen

Goitik behera eta ezkerretik eskuinera: Laura Mendizabal, Pedro Luis Uriarte, Javier Roquero eta María Ángeles Amenabar.
EUSKO JAURLARITZA
Actualizado: viernes, 15 noviembre 2019 14:04

GASTEIZ, 15 (EUROPA PRESS)

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak 2019ko Korta sariak banatuko ditu datorren asteartean, azaroaren 19an, Lehendakaritzan egingo den ekitaldian, Gasteizen. Laura Mendizabal, Pedro Luis Uriarte, Javier Roquero eta María Ángeles Amenabar dira aurtengo sarituak.

Jaurlaritzak jakinarazi duenez, euskal ekosistema ekonomikoaren buru diren eta beren inbertsio eta lanarekin enplegua eta aberastasuna sortzen duten pertsonen ezaugarriak eta ahalegina jendaurrean aintzatesteko sortu ziren Korta sariak.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru lurralde historikoetako enpresa elkarteek, merkataritza erakundeek edo profesionalen elkargoek proposa ditzakete hautagaiak, bai eta Joxe Mari Kortaren Bidetik fundazioak eta EAEn egoitza duten enpresek ere.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua da epaimahaiko buru, eta Confebask, Adegi, Cebek eta SEA enpresa elkarteetako eta Joxe Mari Kortaren Bidetik fundazioko ordezkariek ere parte hartzen dute. Aurten saritutako lau pertsonen bizitza eta enpresa ibilbide garrantzitsua nabarmendu du epaimahaiak.