LED instalazioak saltzeko kanpaina iruzurgile bat antzeman du Kontsumobidek, Bilbon

LED bonbillak.
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: viernes, 15 noviembre 2019 13:39

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak legez kontrako salmenta praktikak detektatu ditu berriz ere LED instalazioen salmentan, oraingoan Bilboko ingurunean. Enpresa baten izenean etxez etxeko bisitak egiten dituzte irururgileek, informatzeko legez betebehar bat dagoela etxeetako bonbillen ordez LED lanparak ipintzeko. Enpresarekin kontratatzea da helburua.

Kontsumobidek beste behin azpimarratu du legez ez dagoela inolako bonbillarik ordezkatzeko betebeharrik eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik ez dagoela inolako diru laguntzarik bonbilla horien ordez LED lanparak jartzeko.

Kontsumo erakundeak gogorarazi du etxez etxeko bisita komertzialen aurrean hobe dela "are eta zuhurtasun handienaz jokatzea, ezer ez sinatzea momentuan, egun pare bat itxarotea halakorik egitea erabakitzeko eta ordaintzeko dirurik ez aurreratzea".

"Bestalde, ez dago gure etxeko atea zabaltzeko betebeharrik inolako bisita komertziali, gure ekintzaren baten ondoriozko bisita bat izanda ere. Gainera, gogora ekarri beharra dago ez direla eman behar ez datu pertsonalak ez bankukoak", adierazi du.

Halaber, jakinarazi du etxez etxeko salmentetan iritziz aldatzeko eta kontratua deuseztatzeko eskubidea dagoela (atzera egiteko eskubidea), eta epea 14 egunekoa dela. Kontratua deuseztatzeko edo uko egiteko atzera egite formulario bat bete behar da, kontratuarekin batera doana, eta enpresara bidali behar da posta elektroniko edo burofax bidez.

"Garrantzizkoa da adieraztea kontratuaren atzera egiteak obrak egin edo lanparak ordezten hasi aurretik izan behar duela. Kontratuari lotutako finantzazio bat sinatu bada, hori ere deuseztatuta geratuko da atzera egite eskubidea erabilitakoan", azaldu du.

Azkenik, gogoratu du edozein lege hausteren aurrean, edo horrela ulertzen bada, erreklamazio bat aurkez daitekeela Kontsumobiden, gertuen dagoen kontsumitzailearen informazioko udal bulegoan edo www.kontsumobide.eus web orrian.