Montrealen udazkenean pieza koreografiko bat prestatzeko bi hilabeteko egonaldia egiteko deialdia ireki dute

Dantzari bat.
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA
Publicado: domingo, 16 febrero 2020 11:43

DONOSTIA, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Conseil des Arts et des Lettres (CALQ) erakundeak deialdia ireki dute Montrealen udazkenean pieza koreografiko bat prestatzeko bi hilabeteko egonaldia egiteko. Gipuzkoako Dantzagunearekin batera egin dute deialdia bi erakundeek, Etxepare Institutuak ostegun honetan jakinarazi duenez.

Dantzaz Nazioarteko Sorkuntza Koreografikoko Zentroarekin, Tabakalera Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroarekin eta École de Danse Contemporaine de Montreal (EDCM) zentroarekin lankidetzan burutuko da egonaldia. Egitasmoa Quebec-Pays Basque 2020-2021 programaren baitan gauzatuko da, Quebeceko eta Euskadiko kultur eragile, sortzaile eta kultur industrieran harremana sustatzea helburu duen programaren baitan, hain zuzen.

Horren trukean, bi herrialdeotako instituzioen elkarlanaren barruan, Quebeceko koreografo bat hartuko dute Dantzaz eta Tabakalera zentroek, eta koreografo horrek ere lan koreografikoa egingo du bi hilabeteko egonaldi batean: Tabakalerako instalazioetan lehen hilabetean eta Dantzaz-eko dantzariekin bigarrenean, Gipuzkoako Dantzaguneko instalazioetan.

Deialdiaren xehetasunak Dantzagunearen webgunean aurki daitezke: http://dantzagunea.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/deialdia...