Negutegien erabilera ekologikorako gida tekniko bat argitaratu dute

Negutegien erabilera ekologikorako gida teknikoaren aurkezpena
EKOLURRA
Actualizado: jueves, 2 julio 2020 15:43

DONOSTIA, 2 (EUROPA PRESS)

Ekolurra Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak eta Biolur Gipuzkoa nekazaritza ekologikoaren aldeko elkarteak negutegien erabilera ekologikoa egiteko gida tekniko bat argitaratu dute elkarlanean, euskarazko material teknikoaren gabeziarena aurrean.

Debako (Gipuzkoa) Doniene baserrian aurkeztu zuten gida, asteazkenean. Ektialdian azaldu zutenez, kantauri isurialdeko klima baldintzetan baratze ekologikoetako negutegien maneiurako gako nagusiak ematea da lanaren helburua.

Negutegiak ekoizpen azalera osoaren %10-15 inguru dira Euskal Herrian, baina azken urteetako joera da gehiago jartzea, bideragarritasun ekonomikoa bilatu aldera.

Kantauri isurialdeko baldintzetan negutegien erabilera ekologikoari buruzko material teknikoren gabeziari erremedioa jarri asmoz, 64 orrialdeko txosten monografikoa landu da. Pantxika Halsouet baratzezaintza ekologikoko teknikari lapurtarraren ekarpena nabarmendu dute, bere materialetan oinarritu baita lan berri hau.

Gidarekin, negutegien gaia landu nahi izan dute, ikuspegi anitzetatik, "baina astunegia egin gabe". "Baratze profesional batean negutegien justifikazioa, dauden aukera ezberdinak eta berauen erabilera arrazoitu nahi izan dira, maneiuan kontuan hartu beharreko puntu nagusiekin batera noski: lur lan eta laboreetatik hasi, eta ureztapen, aireztapen, txandakatze zein baldintza sanitarioen kudeaketara arte", azaldu zuten aurkezpenean.

Halaber, lana ulertzeko ezinbestekoa da Euskal Herriko kantauri isurialdeko baratze ekologikoen ezaugarriak kontuan hartzea: klimatologia euritsua eta hezea, argi gutxiko baldintzak, materia organikoan oso aberatsak diren lurrak, eta baratzak produktiboki intentsiboak eta oso dibertsifikatuak.

Gainera, nekazaritza ekologikoaren irizpidetan oinarritutako erabilera hartu da aintzat: lurraren emankortasuna zaintzea, biodibertsitatea kultiboetan eta ingurunean lantzea, eta sintesi kimikoko produkturik eta transgenikorik erabili gabe barazkiak ekoiztea.

Negutegien maneiu ekologikorako gida euskarazko eta gaztelerazko bertsio elebidunean argitaratu da eta Ekolurraren eta Biolurren bulegoetan eskura daiteke 15 euroren truke (12 euro ekologikoan altan dauden eragileentzat eta Biolurreko bazkideentzat).