Osakidetzak Graduondoko Osasun Prestakuntza Espezializatuko 446 plaza eskainiko ditu 2019an

Osakidetzak Graduondoko Osasun Prestakuntza Espezializatuko 446 plaza eskainiko ditu 2019an
21 de Iraila de 2018 IREKIA

GASTEIZ, 21 (EUROPA PRESS)

Osakidetzak Graduondoko Osasun Prestakuntza Espezializatuko 446 plaza eskainiko ditu 2018-2019 ekitaldian, hau da, aurrekoan baino %19 gehiago. Plazen kopuruaren gehikuntza horri esker, datozen urteetan euskal osasun zerbitzuak burutu behar duen "osasun langileen belaunaldi erreleboan" aurreratu ahalko da, Jon Darpón Osasun sailburuak eta Iñaki Berraondo Osasun sailburuordeak Gasteizen egindako prentsaurrekoan jakinarazi dutenez.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Espainiako Gobernuko Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioak negoziazio prozesua hasi du azken urteetan, mediku, erizaintza eta osasuneko beste kategoria profesional batzuetan plazen kopurua handitzeko, Euskadirentzako "lehentasunezko" gaia baitzen.

Gehikuntza hori onartu ondoren, BAME 2019ko deialdian argitaratu zen, irailaren 14ko Espainiako Agerkari Ofizialean. Zehazki, 2018-2019 deialdirako plazen banaketa ondorengo hau izango da: BAME mediku espezialisten 371 plaza, aurten baino 54 gehiago (+%17); BAFE ospitaleko farmaziako 10 plaza, aurten baino 5 gehiago (+%100); BAPE psikologo klinikoko 5 plaza, 2017-2018an eskainitako berberak; eta BAEE erizain espezialisten 60 plaza, aurten baino 11 gehiago (+%22).

Modu honetan, guztira, Euskadik prestakuntza espezializatuko 446 plaza berri izango ditu, aurreko ekitaldian baino %19 gehiago. Lurraldeka honela banatuko dira plazak: Bizkaian 249, Gipuzkoan 121 eta Araban 76. Osasun sailburuaren hitzetan, "Estatu osoan plazen gehikuntza handiena eskainiko duen osasun zerbitzua Osakidetza izango da, eta hori, zalantzarik gabe, oso albiste ona da gure osasun sistemarentzat eta gure profesionalentzat".

Contador

Últimas noticias