Oxfordeko Unibertsitateko irakasle batek brexit-ari buruzko liburu aurkeztuko du datorren astean, Bilbon

Publicado: viernes, 15 noviembre 2019 17:30

BILBO, 15 Nov. (EUROPA PRESS) -

Kalypso Nicolaidis Oxfordeko Unibertsitateko irakasleak 'Exodus, Reckoning, Sacrifice: Three Meanings of Brexit' (Exodoa, Epaiketaren Eguna, Sakrifizioa: Brexit-aren hiru esanahiak) liburua aurkeztuko du datorren asteartean, azaroaren 19an, Bizkaia Aretoan, Bilbon.

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) jakinarazi duenez, liburuak "besteen istorioak" onartzearen alde mintzo da, eta "istorio" horien aldaerak anitzak, anbiguoak eta kontraesankorrak direla defendatzen du.

Nicolaidisek brexit adeitsua eta behar ez den oinazerik sortuko ez duena aldarrikatzen du: "Frustrazio eta erremin handiko garaiotan ahal den eta Brexitik zentzuzkoena, gizabidetsuena eta otzanena behar dugu".