Realaren eta Athleticen arteko derbia otsailaren 2an jokatuko da, Anoetan

Lehen itzuliko derbiaren irudia
ATHLETIC CLUB
Actualizado: jueves, 17 enero 2019 12:46

   DONOSTIA, 17 (EUROPA PRESS)

   Realak eta Athleticek otsailaren 2an jokatuko dute derbia, larunbatean, Anoetan. Santander Ligako 22. jardunaldiari dagokion partida 16:15ean hasiko da, LaLigak jakinarazi duenez. Lehen itzulian San Mamesen jokatutako derbia talde donostiarrak irabazi zuen (1-3).

   Lehen mailako beste bi euskal taldeei dagokienez, 22. jardunaldian, Eibarrek Gironaren bisita izango du Ipuruan, otsailaren 2an, 20:45ean, eta Alavesek Real Madrilen aurka jokatuko du, Santiago Bernabeu futbol zelaian, otsailaren 3an (20:45).