11 de diciembre de 2019
  • Martes, 10 de Diciembre
  • 22 de Azaroa de 2019

    Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak ohorezko aipamena egingo dio Iñaki Elorza 'Txapas' kazetariari

    Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak ohorezko aipamena egingo dio Iñaki Elorza 'Txapas' kazetariari
    EITB

    DONOSTIA, 22 (EUROPA PRESS)

    Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren epaimahaiak erabaki du Iñaki Elorza 'Txapas' kazetari ezagunari Ohorezko Aipamenaren saria ematea aurtengo edizioan, bere "ibilbide jarraitu bezain oparoa" aintzatetsiz.

    Ohorezko aipamena ez da urtero egiten, eta, sariaren arau oinarrietan jasota dagoenez, "epaimahaiak bere esku izango du euskal kazetaritzaren historian ezinbesteko erreferentzia izan diren erakunde, ekimen eta pertsonei ohorezko aipamena egiteko aukera". Aurten, sariaren 31. edizioan, aukera horretaz baliatu eta ohorezko aipamena egitea erabaki du epaimahaiak.

    Sariaren arduradunen arabera, euskal irrati entzuleek oso ezaguna dute Iñaki Elorzaren ahotsa, urte asko eman baititu euskarazko irratigintzan, Herri Irratian lehenik, eta Euskadi Irratian ondoren. Hain zuzen ere Elorzaren "ibilbide jarraitu bezain oparoa" aitortu nahi izan du epaimahaiak ohorezko aipamena egitean.

    "Irrati esatari aparta, etorri handikoa eta euskara bizi-bizikoa dela erakutsi du Iñaki Elorzak. Kirol erretransmisioetan jokoaren deskripzioa maisuki egiteko abileziaz jantzia da, entzuleek ondotxo dakitenez. Bestelako ospakizunen berri ematerakoan ere, entzulea irratiari lotuta edukitzen asmatu du: horren adibide bat Sanferminetako kontakizunak dira", azaldu dute.

    Ohorezko aipamena, beraz, urte luzetako ibilbide baten aitorpena eta protagonistarenganako omenalditxoa izango da. Azaroaren 28an, ostegunarekin, arratsaldeko 19:00etan izango da sari banaketa ekitaldia, Andoaingo Bastero kulturgunean. Han izango da Iñaki Elorza 'Txapas', eta "ongietorriak izango dira bere ibilbidearen aitorpeneko ekitaldiarekin bat eginez bertaratzen diren kazetari eta irrati entzule guztiak".

    Contador

    Lo más leído en Euskera