Sexu askatasunaren aurkako delituak ia %10 gehitu ziren 2019an EAEn eta 422 emakumek erasoren bat salatu zuten

Gaitzespen elkarretaratze bat Gasteizen.
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: lunes, 20 enero 2020 15:45

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 422 emakumek salatu zuten 2019an sexu askatasunaren aurkako delitu baten biktima izan zirela, aurreko urtean baino %9,61 gehiagok, Europa Press berri agentziak bildu dituen Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko datuen arabera.

Lurraldeka, Bizkaian mota horretako delituen biktima izan ziren emakumeen kopuruak %23,3ko gorakada izan zuen (2018an 189 eta 2019an 233); Gipuzkoan, delitu horien hazkundea %0,75ekoa izan zen (2018an 133 eta 2019an 134), eta Araban, aldiz, sexu askatasunaren aurkako delituen biktimak %12,7 gutxitu ziren (2018an 63 eta 2019an 55).

Bestalde, emakumeen sexu askatasunaren aurkako 424 eraso zenbatetsi ziren 2019an EAEn, aurreko urtean baino %9,28 gehiago (2018an 388 eraso zenbatetsi ziren).

Herrialdeka, Bizkaian erregistratu zen eraso gehien (235), eta %23 gehitu ziren, 2018an 191 eraso izan eta gero; Gipuzkoan, emakumearen sexu askatasunaren aurkako 134 eraso gertatu ziren (%0,75 gehiago), eta Araban 55 (%14 gutxiago).