Turisten sarrerak %2,7 gehitu dira uztail, abuztu eta irailean EAEko hotel establezimenduetan

Turistak Bilboko Guggenheim museoaren aurrean.
EUROPA PRESS - Archivo

Actualizado: martes, 22 octubre 2019 10:44

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Turisten sarrerak %2,7 gehitu dira Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimendietan, uztailean, abuztuan eta irailean, iazko hiruhileko berean baino 26.075 sarrera gehiago izan baitira. Herrialdeka, Gipuzkoan sarrerak %4,4 igo dira aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, eta Bizkaian %3,6, baina Araban %5,2 jaitsi dira, Eustat euskal estatistika erakundeak jakinarazitako datuen arabera.

Halaber, ostatu gauak %3,6 gehitu dira EAEko hotel establezimendietan, 2019ko uztailean, abuztuan eta irailean, joan den urteko hilabete berdinekin alderatuta. Gipuzkoan %5,9 igo dira gaualdiak, eta Bizkaian %3,2, baina Araban %1,9 jaitsi.

Gainera, plazen araberako okupazio maila %72,8 izan da EAE osoan, uztailean, abuztuan eta irailean, hau da, %0,2 puntu igo da 2018ko aldi berean izandakoarekin alderatuta.

Bestalde, bidaiarien sarrerak %0,2 gutxitu dira uztail, abuztu eta irailean EAEko landa ostatu eta landetxeetan, 2018ko hiruhileko berean baino 147 sarrera gutxiago izan baitira. Araban %7,2 igo dira sarrerak aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, eta Bizkaian %4,4, baina Gipuzkoan %5,3 murriztu dira.

Ostatu gauek %4,3ko beherakada izan dute EAE osoan, uztailean, abuztuan eta irailean, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Araban %10 igo dira gaualdiak, eta Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, %4 eta %7,9 jaitsi, hurrenez hurren.

Halaber, EAE osoan plazen arabera izandako okupazio maila %48,5 izan da uztailean, abuztuan eta irailean, 2018ko aldi berean izandakoa baino %2,4 puntu txikiagoa.

IRAILA

Bestalde, EAEko hotel establezimenduek 316.931 bidaiari sarrera erregistratu zituzten joan den irailean, aurreko urteko hil berean baino 17.757 gehiago, hau da, %5,9ko gehikuntza. Lurraldeka, Gipuzkoan %7,6 igo ziren sarrerak, eta Bizkaian %7,2, baina Araban %3 jaitsi, Eustat estatistika erakundearen datuen arabera.

Halaber, EAEko hotel establezimenduek 627.884 ostatu gau erregistratu zituzten irailean, aurreko urteko irailean baino 26.801 gehiago, hots, %4,5 gehikuntza. Gaualdiek bilakaera positiboa izan zuten Bizkaian eta Gipuzkoan, %4,9ko eta %6,6ko igoerekin, hurrenez hurren, eta negatiboa Araban, %3,9ko jaitsierarekin.

Bestalde, EAEko landa ostatuetan 19.311 bidaiari sarrera erregistratu ziren irailean, aurreko urteko hil berean baino %5,7 gehiago. Lurraldeka, Araban sarrerak %8,1 igo ziren, Gipuzkoan %3,9ko jaitsiera gertatu zen, eta Bizkaian %20,2 gehitu ziren hazkundea.

Azkenik, landa turismoko establezimenduek eta landetxeek 46.000 ostatu-gau izan zituzten irailean, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino %0,9 gutxiago. Lurraldeka, Araban %17,2 igo ziren gaualdiak, eta Bizkaian %16,1, baina Gipuzkoan %13,3 jaitsi ziren.