Txikizkako merkataritza eta euskarazko kontsumoa sustatzeko kanpaina abiatu dute Bizkaiko zenbait udalerrik

Bideoan agertzen den pertsonetako bat.
ALKARBIDE
Actualizado: miércoles, 20 noviembre 2019 13:09

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Bizkaiko zenbait udalerrik Kaishop txikizkako merkataritza eta euskara batzen dituen kanpaina jarri dute martxan, Alkarbide Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak koordinatuta, txikizkako merkataritza eta euskarazko kontsumoa bultzatzeko beharra ikusita eta, merkatariekin egiten den ohiko lanketaz gain, bezeroak ere inplikatzeko.

Kanpainaren arduradunek azaldu dutenez, gaur egun, merkataritza azalera handietako zentro eta frankiziek "konpetentzia handiegia" egiten diete herrietako merkatari txikiei. Horrela, salneurriez eta eskaintza handiez harago joan nahi du kanpaina berriak, aspalditik merkatariek garatzen duten "herriak bizirik mantentzeko" saiakerari bultzada bat emanez, "gure dendek ematen diguten hurbiltasun, konfiantza eta aholkularitza agerian uzteko".

Modu honetan, 'Black Friday' delakoa heltzear dela, kanpainaren baitan emango den bideoak "kontzientziak astindu nahi ditu". Izan ere, Kaisho kanpainaren muina da "teknologia berriek eskaintzen dituzten erosketa birtualak egiteko sistemak zalantzan jartzea, batez ere, puntako tramankulu hauek gure hizkuntza ulertzen ez dutelako".

Horrela, bideoan, bezero errealek erosketa birtualak egiteko eskatzen diete euskaraz Alexa, Siri edo OK Google moduko tramankuluei, "sistema horien erantzunak bezeroen dibertsio, harridura eta frustraziorako bide ere bihurtuz".

Bideoan agertzen diren pertsonak kaleko erosle errealak dira. Guztira, bost pertsonek hartu dute parte grabaketan, eta horietako bat Gaizka Garitano Athletic taldeko entrenatzailea izan da. Iragarkian parte hartu duten udal eta toki erakundeak Getxoko, Mungiako, Gernikako, Erandioko, Basauriko, Ermuako eta Leioako udalak, eta Txorierriko eta Uribe Kostako zerbitzuen mankomunitateak.

Iragarkia asteazken honetan bertan kaleratu dute, eta hainbat formatan ikusi ahal izango da sare sozialetan datozen sei egunetan
aste osoan zehar ere.