BILBO, 2 Sep. (EUROPA PRESS) -
Eusko Jaurlaritzako Larrialdien Arretarako eta Herri Babesaren Zuzendaritzak bukatutzat eman du zaparrada ertain eta trumoitsuengatik ezarritako alerta horia, prentsa ohar batean jakinarazi duenez.
Gaurko iragarpenak dio zerua hodeitsu egongo dela eta zaparrada txiki eta sakabanatuak izan daitezkeela. Arratsalderako, aldiz, zerua garbitu egingo da.