Abisu horia itsasoko arriskuagatik ostegunean eta ostiralean, bost metro arteko olatuak izango direlako

Olatuak Bermeon
Europa Press - Archivo
Actualizado: miércoles, 12 diciembre 2018 13:40

BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

Euskalmet euskal meteorologia agentziak asteazken honetan jakinarazi duenez, abisu horia aktibatuko da itsasaldeko arriskuagatik ostegunean eta ostiralean, abenduaren 13an eta 14an, kostaldean bost metro arteko olatuak espero direlako.

Abisu horia eguerdiko 12:00etatik egongo da indarrean ostegunean nabigazioko lehenbiziko bi milietan. Olatuen altuera 3,5 metrokoa izango da eguerdian, eta arratsaldean handitu eta 4-5 metro ingurukoa izango da. Olatuen maiztasuna 15 segundokoa izango da eguerdian, eta arratsaldean handitu eta 17-18 segundokoa izatera igaroko da.

Halaber, mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 6ko indarrarekin, eta itsaso zakarra eragingo du. Arratsalde-gauean haizea indartu eta 7ko indarrarekin ibiliko da, itsaso oso zakarra eraginez.

Bestalde, ostiralean, abisu horia egun osoan zehar egongo da indarrean nabigazioko lehen bi milietan. Olatuen altuera 4-5 metro ingurukoa izango da goizaldean, baina txikituz joan eta 3,5 metrokoa izango da azken orduetan. Olatuen arteko maiztasuna 15-16 segundokoa izango da.

Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 7ko indarrarekin goizaldean, eta itsaso oso zakarra eragingo du; goizean ahuldu eta 6ko indarrarekin ibiliko da, itsaso zakarra eraginez. Arratsaldean haizea aldakor geratuko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du; eguneko azken orduetan hegoaldetik finkatu eta 3-4ko indarrarekin ibiliko da.