Biktimak izan dituzten 151 istripu izan dira urtarrilean EAEko errepideetan, iaz baino %24 gutxiago

Auto istripu bat Balmasedan.
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: martes, 18 febrero 2020 18:17

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

Biktimak izan dituzten 151 istripu gertatu dira urtarrilean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) errepideetan, joan den urteko hilabete berean baino %24,1 gutxiago. Ezbehar horietan lau hildako (2019an baino bi gehiago) eta hogei zauritu larri (bi gehiago) izan dira.

Europa Press berri agentziak bildu dituen Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren datuen arabera, urtarrilean 204 zauritu arin izan dira zirkulazio istripuetan, hau da, 2019ko lehen hilean baino %20,6 gutxiago (iaz 257 izan ziren).

Guztira, 656 errepide istripu gertatu dira urteko lehen hilabetean, biktimekin eta biktimarik gabe, hots, iaz baino %29,5 gutxiago (iaz 931 izan ziren). Biktimarik gabeko istripuak 505 izan dira, 2019ko urtarrilean baino 227 gutxiago.