Covid-19aren 826 kasu berri izan dira EAEn eta positibo tasa %8,7 da

Urdulizko ospitaleko larrialdien sarrera.
EUROPA PRESS
Actualizado: lunes, 25 enero 2021 12:54

BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

Covid-19 gaitzaren 826 kasu positibo berri zenbatu dira igandean, urtarrilaren 24an, bezperan baino 54 gutxiago, eta positibo tasa %8,7ra igo da. Gainera, 122 gaixo zainketa intentsiboen unitatean daude, aurreko egunean baino bi gehiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera.

Zehazkiago, 9.483 test diagnostiko egin dira igandean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (6.260 PCR eta 3.223 test antigeno), eta horien guztien artetik 826 kasu positibo berri zenbatu: 151 Araban, 426 Bizkaian, 243 Gipuzkoan eta sei EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan. PCR proben positibo tasa %5,3 izan da, eta test antigenoena %15,3.

Gaitzaren birsorkuntza tasa 1,17ra jaitsi da EAEn (1,23 Araban, 1,16 Bizkaian eta 1,16 Gipuzkoan), eta 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 558,35 kasura (Araban 537,84, Bizkaian 602,50 eta Gipuzkoan 475,53). Hiriburuetako egoerari dagokionez, intzidentzia tasa metatua 547,79 kasukoa da Gasteizen, 679,46koa Bilbon eta 486,32koa Donostian.

Halaber, 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean, Arabako Agurain (653,84) eta Bizkaiko Arrigorriaga (602,86), Balmaseda (720,08), Bermeo (822,00), Derio (502,36), Durango (1.219,68), Elorrio (537,06), Galdakao (562,85), Gernika-Lumo (1.082,82), Getxo (527,59), Gueñes (594,24), Lekeitio (1.106,96), Markina-Xemein (1.631,84), Mungia (636,65), Muskiz (1.230,11), Ortuella (529,48), Santurtzi (535,45), Trapagaran (582,03) eta Zornotza (1.124,94) eremu gorrian daude.

Gipuzkoan, Andoain (847,34), Azpeitia (1.031,54), Hernani (626,12), Irun (599,59), Lasarte-Oria (630,09), Orio (750,16), Pasaia (627,92), Tolosa (623,71), Urnieta (724,75), Villabona (642,22), Zumaia (661,44) eta Zumarraga (682,21) ere eremu gorrian daude.

Azkenik, ospitaleen egoera hizpide hartuta, koronabirusaren ondorioz 48 pertsona erietxeratu dituzte igandean, eta guztira 560 lagun daude ospitaleetan, aurreko egunean baino 22 gehiago. Gainera, gaitza duten 122 pertsona zainketa intentsiboen unitatean (ZIU) daude, bezperan baino bi gehiago.