Bisitarien sarrerak zein gaualdiak %3,7 gehitu ziren 2019an EAEko hoteletan

Turistak Bilbon.
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: miércoles, 22 enero 2020 12:48

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduek 3.184.904 bidaiariren sarrerak erregistratu zituzten 2019. urtean, aurreko urtean baino 113.774 gehiago (%3,7 gehiago). Halaber, bidaiariok 6.265.610 gaualdi egin zituzten, 2018an baino 225.087 gehiago (%3,7 gehiago), Eustat estatistika erakundeak landutako datuen arabera.

Herrialdeka, bidaiarien sarrerak %4,0 gehitu ziren Bizkaian eta %1,8 Gipuzkoan, baina %0,7 jaitsi Araban. Ostatu gauek ere bilakaera positiboa izan zuten Bizkaian (%1,1eko igoera) eta Gipuzkoan (%0,5ekoa), baina negatiboa Araban (%0,5eko jaitsiera.

Espainiako Estatuko bidaiarien sarreren kopuruak %1,2 egin zuen gora 2019an EAEn, aurreko urteko abenduko datuekin alderatuta, eta beste herrialdeetako bidaiarienak %6,0 gehitu ziren. Araban, Estatuko bidaiarien kopuruak %0,9 egin zuen gora, eta besteenak %8,4 behera; Bizkaian, Estatuko bidaiarien sarrerak %1,3 igo ziren, eta besteenak %11,7, eta Gipuzkoan %1,1 eta %3,1, hurrenez hurren.

Bestalde, EAEko landetxe eta landa turismoko establezimenduek 2019an, 167.077 bidaiariren sarrerak erregistratu zituzten 2019an, aurreko urtean baino %3,1 gutxiago. Bisitariok egindako gaualdiak 431.689 izan ziren, 2018an baino %4,1 gutxiago.

Bidaiarien sarrerak murriztu egin ziren Bizkaian (-%2,8) eta Gipuzkoan (-%7,1), baina gehitu Araban (%7,8). Halaber, ostatu gauek ere behera egin zuten Bizkaian eta Gipuzkoan (-%4,2 eta -%7,4), eta gehitu Araban (%7,7).